Arnasak antolatutako hitzaldiak:
Apirilak 8 - 10 - 14 - 16. Hitzaldi guztiak Lekaio kultur etxean izango dira, arratsaldeko 19:30 ean. Arau Subsidiario berriak egite prozesuan dira, eta momentu honetan onartua dagoen hasierako planari alegazioak egiteko epea zabalik da datorren maiatzaren 2a arte. Arnasa plataformakoek herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu hitzaldi hauen bidez. Urnietaren etorkizuna diseinatzea guztion ardura dela diote, eta bide batez maiatzaren 2an amaitzen den alegazioak aurkezteko epea luzatzea ere eskatzen dute.