EHNAren erabilpenerako komertzio gida

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 7a, 15:33

Joan zen apirilaren 4an EHNAren erabilpenerako komertzio gida aurkeztu zen Gurea antzokian.

Aduna, Amasa-Villabona, Anoeta, Asteasu eta Zizurkilgo 132 komertziok bat egin dute EHNArekin eta horiexek dira etxez etxe banatuko den komertzio gidan ageri direnak. Aurrerantzean, beraz, EHNA non erabil daitekeen jakingo du herritarrak. “Pozik gaude komertzioek, gizabanakoek eta erakundeek gidarekiko azaldu duten jarrerarekin”, azaldu zuten antolatzaileek. EHNA tresna garrantzitsua dela gogorarazi zuten, “txartel bat baino gehiago da. Euskal herritar guztiok, munduaren aurrean gure nortasuna adierazteko erabili beharko genuke”. Euskal Naziotasun Agiria ideologia eta pentsamendu guztien gainetik sortu zela jakinarazi zuten “nor garen azaltzeko eskatzen digutenean, EHNA eskuan hartuta erantzuteko deia egiten diogu euskal jendarteari” eta gidarena, "guztion artean egingo dugun bidearen lehen urratsa" besterik ez dela ere azaldu zuten.

EHNA erabil daitekeen komertzioak:

AMASA-VILLABONA 

Bedia altzariak; Aranburu ardoak; Naiara eta Martin argazki dendak; J. Padilla argiztapena; Eizmendi armategia; Mutio, Milagros, Garaiar eta Brontxillo arraindegiak; Sahatsa (I eta II) eta Senda bidea belardendak; Bidaide bidaia agentzia; Gorostidi burdindenda; Pilar Goya, Xarmant eta Mariaje estetika zentruak; Loatzo eta Galerias MJ etxeko osagarriak; Errota botika; Gurrutxaga, Lur, Ane, Idoia, Lacunza, La fábrica, Amane eta MP arropa dendak;Amaia arropa diseinuak; Zubimusu arropa eta osagarriak; Villabona eta Yoa estankoak; Izarne Amiano fisioterapia; EKO Tolosa, Baratz eta La Huerta frutadendak; Villabona gasolindegia; Bengoetxea gida baimen eskola; Lider, Eguzki, Makilgoxo eta Olga goxotegiak; Benito, Musturinea, Garmendia, Juan Bautista eta Brontxillo harategiak; Sara eta Kuxkuxhaur jantziak; Ifni, Felix, Mujika eta Ainhoa ileapaindegiak; Tinta inprimategia; Maite, Roteta, Pepi eta Pili janari dendak; Albizu eta Eizmendi kirol dendak; Begoñi konponketak; Eihera, Papertxulo, Basajaun eta Kazetaria liburu dendak; Gema loradenda; Roteta loteriak; Amaiur lurrindenda; Garintza eta Nerea mertzeriak; Senda bidea naturista; Kiuren eta izaskun oinetakoak; Ogi-goxo, Kixubi, Labezain (I eta II) Amasa eta Larrea okindegiak; Villabona optika; Guanabana osagarriak; Errezil pentsuak; Hobby Shop radiokontrola; Sukane sukaldeko altzariak; Eroski City; Cotelec telekomunikazioak; Infolan zerbitzu informatikoa.

ASTEASU 

Axun Irazu eta Joxe Anjel ileapaindegiak; Kabela kafetegia; Jabier Iraola harategia; Ixiar Jauregi eta Angela Sarasua janari dendak. 

ZIZURKIL 

Zubeldia arrain eta mariskoak; Natur House belardenda; Zizurkil elektrizitatea; Zubelzu, Ilunja, Ekin eta Altuna Motor garajeak; Zubi gida baimen eskola; Joxean harategia; Zaldua janari denda; Etxalar eta Zizurkil karrozeriak; Garazi loradenda; M-metro mertzeria; Ogi goxo okindegia eta Zaldua pintura denda.

ANOETA

Arantxa arraindegia; garbiñe Zubiria estetika zentroa; Autoberri SL, Garajea, Gurutze autoak SL, Itxaso eta Gigauto garajeak; Mapi grabatuak; Juanjo harategia; Zuriarrain iturgintza; Maite eta Covira janari denda; Mª Pilar aburuza jantzi denda; Anoeta eta Recambios Ibarra karrozeriak; Gurdi nekazal produktuak; Errotatxo eta Laia okindegiak; Otero pilotagileak; Benta Aldea ardoak; Alki Anoeta material alkilerrak eta Kuku-Lore liburu denda. 

 

EHNA tramitatzeko aukerak

-Amasa-Villabonako udaletxea: egunero, 09:00etatik 14:00etara.

-Adunako udaletxea: egunero, 09:00etatik 14:00etara.

-Asteasuko udaletxea: hilabeteko azken ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara.

-Anoetako udaletxea: egunero, 09:00etatik 14:00etara.

-Zizurkilgo udaletxea: egunero, 09:00etatik 14:00etara. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!