Mendi irteera Sagainen eskutik apirilaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Izpegiko gainetik Bidarrai herrirainoko ibilbidea prestatu dute Sagain elkartekoek.  Iparlako kresteria eta tontorrak zeharkatuko dira. Zaitasun gutxiko ibilbidea ere prestatu dute Iparla inguruan.

Apirilaren 27an egingo da irteera. 

Goizeko 08:00etan irteera Udaletxe aurretik.

Autobusean bertan ordaindu beharko da. Hamabi urte artekoek  euro 1 eta adin horretatik gorakoek 5 euro.

Izena emateko, kiroldegira deitu behar da 943 693 400, apirilaren 24a baino lehen.

Informazio gehiago: www.sagain.org 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!