"Zaborrez gainezka" hitzaldia, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 3a, 15:22

Onddolar, erraustegiaren aurkako taldeak,"Zaborrez gainezka" hitzaldia antolatu du bihar, apirilaren 10ean, Gurea antzokian 19:30etan. Gaiaren inguruko adituak izango dira hizlari.

"Zaborrez gainezka bizi garen egun hauetan, etengabe sortzen ditugun hondakinen bilketa sistemek eta ondoren ematen zaien tratamenduek eragin zuzena dute gizartean. Erraustegiek herritarren osasunarengan dituzten eraginak ezagutzeaz gain, Kataluniako herri askotan jada martxan dagoen eta Ususrbilen abian jartzen ari diren atez ateko gaikako bilketa berritzailea eta konpostaiaren bidez lortutako emaitzak aurkeztuko dizkigute hiru adituk".

Jordi Colomer: Ingurumen teknikaria, atez ateko gaikako zabor bilketaren bultzatzailea Katalunian, bereziki Villassar de Mar udalerrian.

Imanol Azpiroz:  konpostaian aditua, Usurbilgo atez ateko gaikako zabor bilketa proiektuaren bultzatzailea.

Julia San Jose: Medikua, erraustegiek osasunarengan duten eraginetan aditua.

Hitzaldia Onddo plataformak antolatu du, Villabonako Udalak babestu. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!