Pilota emaitzak eta datozen hitzorduak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 3a, 13:59

Aste Santu aurretik jokatutako azken partiden emaitzak eta asteburu honi begira finkatu diren hitzorduak. Pilota txapelketa bat baino gehiago hastear da.

REAL SOCIEDAD 35-22 URNIETA
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK. LARRUZKO PALETA.
Altzan jokatu zen finalean ahal bezain beste ahalegindu ziren Amantegi eta Jauregi, baina Donostiako aurrelariak egindako erakustaldiaren aurrean ez zuten ezer egiterik izan. Aurrelaria bera, eta frontoi motz samarra izateak ez zieten batere lagundu urnietarrei.

URNIETA 13-22 GAZTELEKU
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. JUBENILAK.
Norgehiagokaren hasiera zaila eta orekatua izan zen lau pilotarientzat, markagailuan 10-13 emaitza lortu zuten arte. Hortik aurrera, pilotaz aldatu eta Garmendiari lan dezente eman zioten andoaindarrek. Garmendia halako pilota motara ohitu gabe, ez zuen erantzun bestetan bezala. Pagolak ahal bezain beste lagundu zion baina oso atzetik boleaz eman behar zion pilotari. Partida hau galduta, Udaberri Txapelketatik kanpo geratu dira, bikote on baten aurrean galdu eta lehen mailako beste aurkari onei irabazi ostean.

URNIETA 6-22 BEHAR ZANA

XIKER URKIJO-UNAI AROZENA. JUBENILAK.
Markagailuak guztia adierazten du. Ez ziren oso zuzen ibili urnietarrak. Villabonako aurrelariak unea ederki baliatu zuen eta nahikoa izan zuten partida irabazteko.

URNIETA3 18-17 URNIETA5
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA // UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. INFANTILAK.
Udaberri Txapelketako lehen postua eskuratzea dute helburu bi taldeek, hartara, txapelketako final laurdenetarako txartela eskuratzen baitute. Kasu honetan, Oiarbide eta Pagola zortedunak izan dira.

URNIETA1 18-7 ALDE ZAHARRA2
JULEN LOITEGI-JULEN PAGOLA. INFANTILAK.
Bigarren garaipena etxekoentzat. Final zortzirenetan egoteko aukera dute. Aurrelariak sakeekin asmatu zuen, atzelariak ziurtasun osoz jokatu zuen. Biak ondo konpontzen dira kantxan.

OIARPE3 18-2 URNIETA4

CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. INFANTILAK.
Gainerako jokalariak baino beranduago hasi dira jokatzen pilotan. Eta norgehiagoketan nabari dute.

BIZKAIA 35-40 GIPUZKOA
JON PAGOLA-HARITZ OTAEGI. TRINKETEA. JUBENILAK.
GRAVN txapelketa jokatu da Aste Santu hauetan. Hego Euskal Herriko eta Errioxako selekzioak lehiatu dira. Jon Pagolak bertan parte hartu du, Haritz Otaegi hernaniarrarekin batera. Lekeition jokatutako norgehiagokan galtzen joan arren, markagailua iraultzeko gai izan ziren.

GIPUZKOA 34-40 ARABA
JON PAGOLA-LIZEAGA. TRINKETEA. JUBENILAK.
Lesio batengatik Haritz Otaegik ez zuen neurketan parte hartzerik izan. Faboritoak izan arren, ordea, ez zuten garaipena eskuratu.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Gomazko Paleta, Seniorrak
Zumaia-Urnieta
Irura. Ost,4. 21:00

Larruzko Paleta, Seniorrak
Urnieta-Ikasberri (Azpeitia)
Urnieta. Lar,5. 11:30

Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta-Intza 1
Urnieta. Lar,5. 16:00

Eskuz binaka, Kadeteak

Urnieta-????
Añorga. Ost,4. 18:00

Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 5-Urnieta 2
Urnieta 3-Oiarpe 1
Urnieta. Lar,5. 17:00

Urnieta 1-Alde Zaharra 1
Urnieta 4-Lizardi Igeldo
Loiola. Lar,5. 17:00

Eskuz binaka, Jubenilak
Xiker Urkijo-Asier Azpiroz - ¿?
Añorga. Lar,5. 10:00

Eskuz banaka, Jubenilak

Mikel Garmendia-¿?
Itziar. Lar,5. 10:00
 

DATOZEN TXAPELKETAK
Gipuzkoako Trinkete Txapelketa
Atsedenik ez pala jokalari emakumeentzat. Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa hastera doa eta bertan parte hartuko dute bi urnietarrek; Karmele Urbistondok eta Arantxa Goenagak. Guztira sei klubeko jokalariek parte hartuko dute: Urnietaz gain, Zumaiak, Ikasberrik (Azpeitia), Hernanik, Kukuk (Anoeta) eta Intxaurrondok.

Errendimenduzko Alebinen Gipuzkoako Txapelketa
Asteburu honetan, apirilaren 5ean hasiko da azken kirol urtean diren alebin mailako jokalariak lehiatuko diren txapelketa. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan UKE-k talde bakarra aurkeztu du norgehiagokara; Jon Ezenarrok, Mikel Imazek eta Jon Ander Iguaranek osatzen dutena hain zuzen. Guztira 43 taldeek izena emana dute zortzi pilotalekutan jokatuko diren neurketetarako. Txapelketaren egoitzetako bat Urnietako frontoia izango da. Larunbatero 16:00etik aurrera herrian bertan, txapelketa honi dagozkion partidak ikusteko aukera egongo da.

Jolas Etxea txapelketa
Pixkanaka ugaritzen doaz Gipuzkoako elkarte ezberdinek antolatzen dituzten txapelketak. Izen handia duten kirol neurketetako bat hastera doa; Añorgako Jolas Etxeak prestatzen duena. Ostiral honetan, apirilak 4, Ahetze Etxeberriak eta Unai Arozenak parte hartuko dute. Aurrerago kantxaratuko dira Xiker Urkijo, Asier Azpiroz, Jon Pagola eta Mikel Garmendia.

Herri Arteko Txapelketa
Inoiz baino ordezkaritza zabalagoa izango du Urnietak aurtengo Gipuzkoako Herri Arteko txapelketan. Kadete, jubenil eta afizionatu mailako pilotariak eskuz lehiatuko dira. Haiekin batera izango dira baita, pala motz eta larruzko paletako senior mailako jokalariak. Hamasei pilotari eta sei pala jokalari guztira.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!