Zer ote? Aisialdirako gida

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 2a, 19:54

Zizurkilgo VI. Antzerki astearekin batera, ekintza gehiago ere antolatu du Udalak. Besteak beste, euskal film laburren emanaldia.

VI. Antzerki astea
-Apirilak 14: Einstein antzezlana, 6 eta 12 urteko haurrei zuzenduta, Joxe arregi plazan.
-Apirilak 15: Ogirik gabe etorri zen semea, 11:00tan Villabonako Gurea antzokian, DBHko 2, 3 eta 4. mailako gazteei zuzenduta. Kutxa Gizarte Ekintza.
-Apirilak 16: Galtzagorri, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, Atxulondo Kultur Etxean 15:15etan. Kutxa Gizarte Ekintza.
-Apirilak 17: Pedro Mari Otaño ikastetxeko haurren emanaldiak.
-Apirilak 18: Arturello di Popolo, Joxe Arregi plazan 19:30etan.
-Apirilak 19: Visa Vis, Trapu Zaharrak taldearen eskutik, Zizurkil Goiko plazan 22:30etan.
-Apirilak 20: Xurdin eta Gorringo Lakuaren Misterioa, Intxaur pilotalekuan 17:00tan. 5 euro.

Gaztedia, Udalekuak 7/13 urte
Zozketan parte hartzeko izen-emate epea: Apirilaren 9 arte. Internetez, www.gipuzkoa.net/udalekuak edo Villabonako Gazte Bulegoan: 943 694 458. Apirilaren 23an izango da zozketa.

Euskara, Dirulaguntzak
Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrei Udalak dirulaguntzak emango dizkie matrikula ordaintzeko. Informazio gehiago: Aurrera plazako Udal bulegoetan.

Euskal film laburren emanaldia
Apirilaren 25ean euskal film laburren emanaldia izango da Atxulondo Kultur Etxean, 20:30etatik aurrera. Ikusgai izango diren filmak: Gentzane Agirre Onaindiaren “Unrest” eta “All about Eves”; Koldo Almandozen “Columba Palumbus”; Mikel Alvarezen “Azken trena”; Iñigo Kintanaren “Itzalak”; Asier Mendozaren “Momorro” eta Logela Multimediak egindako “Ardauaren negarra”. Era berean, Eibar, Aiaraldea eta Elgetan antolaturiko ikus-entzunezkoen Rally-etako hiru film ikusteko aukera ere izango da: Kalageli taldearen “Anteojonudoak”; Gaizka Fanarraga eta Ibon Antuñanoren “Zeruari” eta Trastaka ekoizlearen “Bestaldean”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!