Prezipitazio ugariko hilabetea izan da martxoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 2a, 19:51

Aurreko hilabeteetan lehorte baten aurrean egon ote gintezkeen zantzua hartzen zioten askok eguraldiari. Martxoan, ordea, zalantza guztiak uxatzeko moduko euri kopurua jaso ahal izan da, 293 litro metro karratuko, batez ere azken bi asteetan egindako euriteei esker. Azken hamar urteetako martxoko bataz-bestekoa 141 litrokoa izan da. Beraz aurten, hilabete honetako ohiko prezipitazio kopurua bikoiztu egin da. Hala ere, iazko martxoa izan zen Urnietan azken hamarkadako euritsuena, metro karratuko 313 litrorekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!