Euskal Herrian Barrena, irteera berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 2a, 18:38

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak (Urnietan Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarrak) Bizkaiko Jaurerriaren mugetan lelopean prestaturiko irteera monografikorako izen emateko epea zabalik da dagoeneko, apirilak 7, astelehenera arte hain zuzen ere, eta aldi berean txangoaren egitaraua definituta, begirada batean irteera gustokoa duzun ala ez erabaki ahal izateko.


Apirilak 12, larunbata
09:00 Taldea jasoko da Villabonako Olaederra Kiroldegi aurrean eta 9:10etan Andoaingo Leizaur parkeko autobus geltokian (Euskadiko Kutxaren aurrean).
10:30-11:00 Avellanedako Batzar Etxeari bisita, non Enkarterrietako Museo interesgarria kokatzen den.
12:30-13:00 Balmasedara ‘Boinas La Encartada’ Lantegi-museoa ezagutzera. Ondoren, nahi dutenek museoan bertan bazkaltzeko aukera izango dute.
16:30 Balmasedako herriaren bisita gidatua, bertako monumentu-multzo garrantzitsua ezagutuz.
18:30 Itzulera bidea, Andoain eta Amasa-Villabonara 20:00 inguru iristeko.
 Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatzen duen Euskal Herrian Barrena egitarauaren barruan bidaia edo txango monografikoak egiteko aukera martxan jarri du, egun bateko txangoa, alegia.
Txango monografiko hauetan 18 urtetik gorako euskaldunek har dezakete parte eta eguerdiko bazkariari dagokionez bi aukera daude: norberak bere bazkaria eramatea eta bere kontura bazkaltzea, edota antolatzaileek hautaturiko ostaturen batean egitea otordua. Lehenengo aukera egiten dutenek 20 euro inguru ordainduko dute bidaia eta bisitak egiteagatik, eta bigarren aukerakoek 40 euro inguru.

Informazio gehiago
943 696 450 zenbakira dei daiteke  (Iosu) edo txangoak@topagunea.com helbide elektronikora idatzi. Larramendi Bazkunak eskuorriak eman ditu argitara, aurten antolatu asmo duen eskaintza guztiaren berri emanez. Eskuorriak, Larramendi Bazkunean bertan jaso ahal izateaz gain, kultur etxeetan eta ohiko informazio-guneetan jaso litezke.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!