Lourdes Iriondoren omenez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 2a, 18:38

Bere urtemuga igaro berri den honetan, Lurdes Iriondo omenduko dute ostiralean, Saroben 20:00tik aurrera izango den emanaldian. Ekitaldiak ezin zuen aproposagoa izan. Kantua, ipuinak eta antzerkia tartekatuko ditu. Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatu duen saioak, Udalaren laguntzaz. Iriondok egindako lan hori guztia isilpean geratu izanaren arantza kendu eta berak utzitako kultur ondarearen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa ez etetea da asmoa. Hain zuzen ere, ekitaldiko protagonista abeslari belaunaldi berria izango da. Lurdesek ezagun egin zituen hainbat abesti, ahots gazte hauen ahotan jarri nahi dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!