Arau Subsidiarioak: Bilera herri eragileekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 2a, 18:37

Apirilaren 1ean, Udalak deituta, Udaletxeko batzar aretoan izan ziren herriko elkarte ezberdinen berrogeiren bat ordezkari. Bertan, alkateak, atalez-atal Arau Subsidiarioak zertan diren adieraztearekin batera bertaratutakoen ekarpenak egiteko eskatu zien. Ondoren elkarteetako ordezkariek hartu zuten hitza iritziak eman eta eskaerak egiteko. Bildutakoen iritzi nagusia izan zen alegazioak egiteko epea laburregia dela, eta ez dela nahikoa horretarako epe bat irekitzearekin, baizik eta herritarrek adituen laguntza beharrezkoa dutela alegazio horiek egin ahal izateko. Prozesu luze eta konplexu hau eramaten ari den modua salatzearekin batera, bide orri baten beharra eta herritarrek egindako ekarpenak kontuan izango direnaren ziurtasuna izan ziren eskaera nagusienak.
Alkateak eta bertaratu ziren alderdi guztietako politikoek erantzun bat emateko konpromisoa hartu zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!