- 1. Senarrak egun pare batean lanera joan behar zuen eta hemen gelditu gara.
- 2. Dezente eragin digu. Egun pasa pare bat egitea pentsatua genuen, baina eguraldi txarrarekin aukera gutxi. Igerilekura joan gara, Txikiparkera, Donostiako planetariumera… Etxean ezin da egon haurrekin, eta eguraldiarekin nazkatuta ginen.
- 3. Gu horrelako ekintzetara beti etorri ohi gara. Gainera, lagunekin topo egiten dugu. Haurrak lagunekin egon daitezen saiatzen naiz. Lagunekin elkartzeko toki bat da oporretan. Bestela bakoitzak bere bizitza egiten du eta.
MAIALEN IZAGIRRE
- 1. Hemen gelditu naiz. Pasa den astean, frontoian izan nintzen, artzainen jokoak zeuden. Piraten emanaldian ere parte hartu nuen. Abestiak kantatu zituzten. Bestela, hemen lagunekin gelditu naiz.
- 2. Kantabria aldera joan nahi genuen egun pasa, baina ezin izan dugu plana egin.
- 3. Ondo dago. Dibertigarriak dira eta hartara, etxean ez zara aspertzen. Lagunekin egoteko aukera dut gainera.
AINHOA ARRUTI
- 1. Egun batean Karrantzara joan ginen Goizuetako lagunekin, animaliak ikustera. Beste batean, Goizuetara joan ginen jolastera eta askaria egin genuen. Baita nire lagunekin jolastu ere Urnietan.
- 2. Ez.
- 3. Ondo daude lagunak ikusi eta egoteko, etxean ez aspertzeko. Dauden ekintza guztietan parte hartu dut.