Batzuk parte hartzaile modura aritu ziren bezalaxe, beste lau epaimahaikide lanetan izan ziren. Pintxo guztiak dastatu ondoren, pintxorik onena zein zen aukeratu behar zuten. Horretarako, honako irizpide hauek erabili zituzten: pintxoaren itxura, zaporea eta originaltasuna. Lehiaketara aurkeztutako pintxo guztien artean sariduna plantxan egindako txanpi-pintxoa izan zen. Irabazleak ez ziren esku hutsik joan eta sari modura sukalderako mantala oparitu zitzaien.
Euskaltegiko arduradunek aditzera eman dutenez, AEK-ko ikasleek sukaldean lan eginez eta euskaraz biziz arratsalde ederra igaro zuten.