Maiatzaren hamaseian Amerikako Estatu Batuetatik datorren Subsonics taldea arituko da zuzenean, underground garaikidearen erreferentzia. Ibilbide luzeko hirukotea da, “Talde erabat bakana eta munduan talde gutxirekin alderatu dezakegun nortasunaz jantzia. Rock gordina, oso, garage glamourduna”. Ekainean beste bi saio egingo dira ziklo honen baitan.
Lehen saioa
Aste Santuaren atarian Deke Dickerson eta Crazy Joe gitarra joleak aritu ziren, Basterock saioetako lehen emanaldian. AEBko rock'n'roll estiloan erreferentzia dira gaur egun. Jaialdiak ikusmin handia sortu du musikazaleen artean.