Apirilaren 5ean, Ordozgoiti-Inza Jubenilek eta Karrera-Bereziartu kadeteek Gipuzkoako Udaberri sariko final-erdiak jolatuko dituzte.
Behar-Zanako kide Iñaki Lizasok adierazi duenez, "Kadeteek lehen mailan, Astigarragan Mundarro taldearen aurka jokatuko dute arratsaldeko 17:00etan eta finalean sartzeko aukera polita dute".
Jubenilek 3. mailan berriz, Amasako pilotalekuan izango dute hitzordua. "Oreretako EPLEren aurka jokatuko dute Jubenilek eta faboritoak Behar-Zanako kideak izango dira ligaxkako partidan 22-11 irabazi ostean. Partida hori arratsaldeko 16:00tan jokatuko da Amasan".
Partida gehiago ere izango da asteburuan, "Behar-Zanako Infantilek Rico-Otaegi eta Ormazabal-Otaño bikoteek Alegian jokatuko dituzte beren Udaberri txapelketako partidak arratsaldeko 16:00tan hasita. Bestalde, orain gutxi Gipuzkoako eskolarteko txapelketa irabazi duten Labaka-Erasun Alebinek errendimendu txapelketako lehen partida jokatuko dute 16:30tan Berastegiko pilotalekuan, larunbatean".
Behar-Zanako gainerako pilotariek atsedena izango dute aste honetan zehar.