Villabonako amodiozko gutunen lehiaketa 2008

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 1a, 21:27

"Maite nau, ez nau maite" izenburuarekin, Villabonako Udaleko euskara Zerbitzuak 2008 urteko amodiozko gutunen lehiaketa jarri du abian. Hona oinarriak.

-Lehiaketa honetan 1992 urtean edo aurretik jaiotakoek har dezakete parte.


-Aurkeztutako lan guztiek argitaragabeak, saritu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.


-Idazlanek gutun tankera izan beharko dute eta DIN A4 tamainako orrietan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzerak ezingo du bi orrialdetik gorakoa izan.


-Idazlanean ez da egilearen daturik jarriko, soilik lema bat. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal itxi batean sartuko dira, eta kartazal horren gainaldean jarri den lema bera jarriko da. Amasa-Villabonakoek herriaren izena jarri beharko dute lemarekin batera.


-Idazle gaztearen kategorian parte har dezakete 1982 eta 1992 urteen artean jaiotakoek. Kategoria horretan parte hartu nahi dutenek kartazalean horrela adierazi beharko dute: “Idazle gaztearen saria”.


-Lanak eta egilearen datuak dituen kartazala, beste kartazal handiago batean sartuta, honako helbide honetara bidaliko da: Villabonako Udala, Euskara Zerbitzua, Errebote Plaza z/g, Villabona 20150.


-Idazlanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da. Postaz bidalitako lanek, gehienez ere, maiatzaren 5eko posta-zigilua izan beharko dute.


    -1 saria: 350 euro eta lore bat.
    -2. saria: 225 euro eta lore bat.
    -Amasar edo villabonatar onenaren saria: 200 euro eta lore bat.
    -Idazle gaztearen saria: 150 euro eta lore bat.

-Lehiaketako epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona adituek osatuko dute.


-Saritzen ez den lanen kartazalik ez da irekiko. Saririk jasotzen ez duten lanak hilabeteko epean berreskuratu ahal izango dituzte beren egileek Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Hilabeteko epea igarota, jaso gabeko idazlan eta kartazalak suntsitu egingo dira.


-Sari banaketa ekitaldia ekainaren 26an izango da.


-Saritutako lanak Udaleko Euskara Zerbitzuaren esku geratuko dira, eta Udalak argitaratzeko eskubidea izango du, osorik zein atalka, betiere egilea zein den garbi adieraziz.


-Lehiaketa honetan parte hartze hutsak berez dakar oinarri hauek guztiak ontzat eman izana. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!