Aurreko edizioetako egitura berari eutsiko zaio oraingo honetan, sariak hiru izango direlarik: Sari Nagusia, kazetari gazteei zuzenduriko Kazetari Berria Saria eta epaimahaiaren Sari Berezia. Epaimahiak sari berezi horrez gain kazetaritzaren historian erreferentzia izan den pertsona edo ekimena saritzeko aukera izango du Ohorezko Aipamenaren bitartez.
Sari banaketa ekainaren 28an izango da, Bastero Kulturgunean. Sari banaketaren aurretik, ordea, zabalik dago lanak aurkezteko epea. Maiatzaren 23ra bitarte luzatuko da.