Leizaran Ernio Inmobiliariak datorren urtean gipuzkoako lehenengo mailan jokatu ahal izango du berriro eta ekipoak eskerrak luzatzen dizkie laguntzaile, babesle eta afizionatu guztiei urte honetan ere euren laguntza eta babesa eskaintzeagatik. Bestalde, aste honetan bertan kopari ekin beharko dio etxean Aloña Mendiren aurka eta Ion Urtasunek gidatutako mutilak kopan ere txapelketa polita egiteko ilusioarekin dira.
Taldekideak: Jose Palau, Pablo Navaridas, Arkaitz Aizpurua, Jokin Alaña, Javi Guzman, Xabier Aranzeta, Imanol Alaña, Josema Fernandez, Javier Flores, Roberto Lazcoz, Iñigo Amenabar, Ruben Nogales, Gorka Matute, Iñigo Sarasola, Xabier Ardiaka, Roberto Hernandez, Josema Conde eta Ion Urtasun (entrenatzailea).
LEIZARAN PEGAMO JUBENIL NESKAK ERE TXAPELDUN
Federazio txapelketako azken jardunaldian atsedena tokatzen zitzaien Leizarango neskei, baina ordurako irabazia zuten txapelketa hau. Jokatutako partidu guztiak irabazirik federazio txapelketako txapeldun izan dira.