1218 mendizalek eman zuen mendi ibilaldian ateratzeko izena. Eguna iritsitakoan, 1043 mendizale abiatu zen guztira motxilak bizkarrean hartuta, goizean goiz. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, iragarritakoa baino dezente lehenago hasi zuen euria eta parte hartzaileak hezurretaraino bustita iritsi ziren helmugara. Azken urteetan bezala, bi ibilaldi prestatu zituzten antolatzaileek. Luzea eta motza. Mendizale gehienek luzearen aldeko apustua egin zuten, 653k hain zuzen. Motzean, berriz, 390 mendizale atera zen. Parte hartzaileak Euskal Herri guztitik etorri ziren. Gipuzkoarrak izan ziren nagusi (824) baina, bizkaitarrak (135), arabarrak (59), nafarrak (19) eta iparraldekoak (6) ere etorri ziren. Aizkardiko kideak gustura geratu dira erantzunarekin. Aurten 14 orduak eta Hiru Handiak egokitzen direnez, jende asko entrenatzeko asmoz atera zela azaldu dute. Hala ere, orain artean mendizaleen muga sekula ez zela 1000tik pasa gaineratu dute.
Argazki gehiago gune honetako Argazkiak sailean ikus daitezke. Argazkilaria: Gorka López.