Uztailaren 27an kaleratuko da Iñude eta Artzainen konpartsa. Egun horri begira, atzo hasi ziren dantzan entseiatzen. Dagoeneko 120 dantzarik eman du izena eta hurrengo asteetan, kopuruak gora egingo duela uste dute antolatzaileek. Astelehenetan 20:30etatik 21:30etara Txermingo ikastolako ganbaran izango dira entsegu nagusiak. Dantzak ikasteko denbora gehiago behar duenak edo astelehenetan etorri ezin duenak larunbat eguerditan izango du aukera, 12:00etatik 13:00etara. Dantzan atera nahi duenak oraindik badu aukera, izena emateko epea apirilaren 14an amaituko baita.
Dantzariz ez ezik, pertsonaiez edo danborradan ere parte hartu ahal izango da konpartsan. Azken bi aukera horietarako ere izena eman behar da, dantzarien entseguetara etorrita.