Landuko diren gaien artean, aurreko bi bilkurei dagozkien aktak onartzeko proposamena egingo da batetik. Bestalde, Arrasaten martxoaren 7an izan zen atentatuaren inguruan EAJ-PNV eta EAE-ANV Udal taldeek aurkeztutako mozioak mahai gaineratuko dira. Villabonako Arau Subsidiarioetako La Salvadora areako babes ofizialeko etxebizitzen eskabideak formalizatzeko baldintzen plegua onartzeko proposamena ere egingo da eta azkenik, Villabonako Udal etxebizitza tasatua arautzeko Udal Ordenantza onartzeko proposamena ere bai.