Ohiko batzarraldia, gaur 19:00etan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 26a, 14:53

Bi hilabetean behin izaten den ohiko pleno saioa izango da gaur arratsaldean, 19:00etik aurrera. Bi gai azpimarragarri; etxebizitza tasatuak arautzeko udal ordenantzaren aldaketa eta kargu uzte bat.

Martxoko azken asteazkenarekin bat, ohiko pleno saioa izango da gaur arratsaldean, 19:00etik aurrera. Bertan, udal ordezkarietako baten kargu uztea iragartzen da. Horrekin batera, etxebizitza tasatuak arautzeko ordenantza aldatzea, udal ordezkariek jorratuko duten beste gaietako bat izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!