Santiotako konpartsako entseguak, hastear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 25a, 18:33

Astelehenean, martxoaren 31n izango da Inude eta artzainen konpartsan dantzan parte hartzeko lehen entsegua, Txermingo ikastolan. Oinkari dantza taldeko Eneko Arteagak azaldu duenez, dagoeneko hasi dira herritarrak izena ematen eta astelehenean bertan jende gehiagok ematea espero dute.

 “Entsegua 20:30etatik 21:30etara izango da eta parte hartzaileei dantzarako prest etortzeko deie luzatzen diegu”. Inude eta artzainen konpartsako dantzez gain, fandangoa eta arin-arina entseiatuko dira. Pertsonaiez nahiz danborradan parte hartu nahi duten herritarrentzat ere zabalik dago zerrenda. Astelehenetan izango da izena emateko aukera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!