Kick boxing erakustaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 25a, 18:32

“Nazio bat selekzio bat” lemapean egingo da erakustaldia Olaederrak, apirileko bigarren larunbatean. 

Apirilaren 12an, larunbata, saio berezia izango da Olaederra kiroldegian arratsaldeko 18:00etan hasita. Bai Euskal Herriari taldeak antolatuta, Euskal Herriko Kick Boxing taldea Kataluniakoaren aurka lehiatuko da. “Nazio bat selekzio bat” lemapean antolatu da Kick Boxing erakustaldia eta Euskal Herriko lau lurraldeetako boxeolariak izango dira Villabonan jokoan. Erakustaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Villabonan, O´baba tabernan eskura daitezke. Sarreren salneurria kokalekuaren araberakoa izango da. Lehen, bigarren eta hirugarren ilarak 25 euro ordainduko dira. Laugarren ilaratik atzerakoak 20 euro eta sarrera orokorra 15 euro.
Kick Boxing erakustaldia baino lehen, “Nazio bat selekzio bat” lemapean kalejira egingo da 16:30etan Villabonako plazatik hasita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!