Gaztetxoentzat lasterketak, Urnieta-Adarramendi krosak iraun artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 25a, 13:42

Lehen Hezkuntzako ikasleek igandean, martxoak 30 San Juan plazaren inguruan antolatuko diren lasterketatan parte hartzeko aukera izango dute. Interesdunak San Juan plazara bertara ager daitezela 10:45etan.

Igande honetan, martxoak 30, XII. Urnieta-Adarramendi mendi lasterketa ospatuko da. Goizeko hamaiketan irtengo dira korrikalariak San Juan plazatik eta leku berean izango dute helmuga. Txapelketak iraun artean, gaztetxoei zuzendutako lasterketak antolatu dira. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik seigarren maila bitarte ikasten dabiltzanek parte hartu ahal izango dute. Kirol proba, San Juan plazari itzuliak ematean oinarrituko da. Lasterketan parte hartzeko asmoa dutenek ager daitezela San Juan plazara bertara, goizeko 10:45etan. Aipatu bezala, igande honetan, martxoaren 30ean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!