Hasi dira Pazko Asteko ekintzak, aterpean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 25a, 13:04

Eguraldi txarrak artzainen jolas eta jokoak lekuz aldatzea eragin du. Plazido Muxika plazan izan ordez, gaztetxoenek udal pilotalekuan jostatu ahal izan dute.

Azken egunetako eguraldi txarrak baten baino gehiagoren planak aldatu ditu. Pazko Asterako Haur eta Gazteria Sailak antolatutako ekintza sortan ere eragin du. Kulki, artzainen jolas eta jokoetan parte hartzeko aukera eskaini nahi zuten Plazido Muxika plazan. Baina aipatu bezala, udal pilotalekura lekuz aldatu behar izan dute jolas gunea. Jende gutxi gerturatu da, baina hurbildu direnek ezin hobeto pasatzeko aukera izan dute. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!