Behar-Zana pilota eskolan diharduten Eneko Maiz, Jon Erasun eta Peru Labakak, Gipuzkoako eskolarteko txapelketa irabazi zuten joan zen martxoaren 15an Ibarrako pilotalekuan, alebin mailan. Behar Zanako kide Iñaki Lizasok adierazi duenez, “Tolosaldeko eskualdeko finala Bidaniarren aurka eta Gipuzkoako final-erdiak Lasartekoen aurka izan zituzten partidarik gogorrenak. Izan ere, finalean erraz gailendu ziren Zaldibiako pilotarien aurka 5–0 jokatutako emaitzaz. Esan beharra dago Zaldibiako taldeko haur bat hankan min hartuta zegoela”. Lizasok aditzera eman duenez oso txapelketa ona jokatu ostean irabazi dute txapela Behar Zanako pilotari gazteek. “Joko polita erakutsi dute: dejadaz, gantxoz, boleaz... Gozararazi egin digute haur hauek. Zorionak!”.
Bestalde, Gipuzkoako Udaberri sariaren final-erdietarako bi pilotari sailkatu direla jakinarazi du Lizasok, “Karrera-Bereziartu kadete lehen mailan eta Ordozgoiti-Inza jubeniletan. Partida horiek Aste Santuaren ondoren jokatuko dira”.
Era berean, Amasa-Villabonak aurten ere Gipuzkoako herri arteko txapelketan parte hatuko du, “talde lehiakorra sortu ezin den arren, parte hartu ahal izatea ere oso garrantzitsutzat jo dute pilota elkarteko kideek”.
Gipuzkoako eskolarteko finaleko irudi gehiago ikusgai daude argazkiak atalean.