MARIZULO herri ikuskizunean parte hartzeko kasting-a gaur 19:30etan Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 19a, 23:14

 Datorren udazkenean estreinatuko den MARIZULO herri ikuskizunerako adin guztietako aktore eta figurante amateurrak behar dira. Kasting-a Saroben egingo da gaur osteguna, apirilak 3, arratsaldeko 19:30tan hasita. Etortzen diren guztiak izango dute parte hartzeko aukera. Animatu zaitez! 

 Udazkenean estreinatuko den MARIZULO herri ikuskizunerako adin guztietako aktore amateurrak behar dira, maila ezberdinetako paperak bete baharko lituzketen aktore eta figuranteak. Aktoreen kasting-a Iñistorraren ardurapean egingo da Saroben.

 Deialdi zabala: kasting-ean edozein herritarrek parte har dezake.

 Noiz: Apirilaren 3an. Arratsaldeko 19:30tan hasita.

 Non: Sarobeko antzokian

 Aukera zabala: Kasting-era agertzen diren guztiak, herri ikuskizunean parte hartzeko aukera izango dute. Beraz gogoa izatea nahikoa da bertan parte hartzeko.

 Ikuskizun honek musika izango du oinarri, baina dantza ere ez da faltako, eta antzerkiak eramango du istorioaren haria. Edozein herritarrek parte har dezake emanaldi honetan. Beraz animo eta apirilaren 3an azaldu Sarobera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!