"Nazio bat selekzio bat" lemapean antolatu da Kick Boxing erakustaldia eta Euskal Herriko lau lurraldeetako boxeolariak izango dira Villabonan jokoan: Gipuzkoatik Ander Azurmendi eta Iñigo Ezeizabarrena; Lapurditik, Stephane Susperregi; Bizkaitik, Jon Ibazeta eta Eric Sunsunaga eta Nafarroatik, Aitor Eguzkitza.
Apirilaren 12ko erakustaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Villabonan, O´baba tabernan eskura daitezke. Sarreren salneurria kokalekuaren araberakoa izango da. Lehen, bigarren eta hirugarren ilarak 25 € ordainduko dira. Laugarren ilaratik atzerakoak 20 €. Sarrera orokorra 15 € ordaindu beharko da.
Kick Boxing erakustaldiari arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera. Aurretik, ordea, "Nazio bat selekzio bat" lemapean kalejira egingo da 16:30etan Villabonako plazatik hasita, herrian zehar.