Aberri eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 17a, 17:42

Martxoaren 23an ospatuko da aurtengo Aberri Eguna. Hori dela eta, Villabonako Udalak, igande honetan, eguerdiko 12:00etan, "Nazio bat gara" lemapean, herriko plazan egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

Ondorengo mezua gaineratu du Udalak gaur kaleratutako bandoan, "Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa da, eta bere etorkizun politikoa libreki erabakitzeko eskubidea izan behar du. Eskubide horren aurka jotzea ez da zilegia, ez da demokratikoa. Euskal herritarrok bakean eta askatasunean bizi nahi dugu. Ez besterik". Villabonako Udalak etxeetako balkoi eta leihoetan igandean ikurriña jartzeko deia luzatu die herritarrei. 5€ren truke, herriko okindegietan eskura daitezke ikurriñak.  
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!