Ttottoren heriotzaren IX. urteurrena

Ttottoren heriotzaren IX. urteurrena betetzen dela eta, martxoaren 20an hainbat ekintza antolatu da Zizurkilen.

Goizeko 09:00etan mendi martxa abiatuko da Ttottoren txokotik. 11:30etan Pedro Mari Otaño plazatik Urkamendira igoko dira eta han, "gudariei omenaldia egingo zaie". Lore eskaintza izango da segidan hilerrian. 13:00etan ekitaldi politikoa Ttottoren txokoan eta ondoren, bazkaria Zentroan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!