Kirol topaketak

Martxoaren 26an, kirol topaketak izango dira Zizurkilen. Kirol ezberdinetan parte hartzeko aukera: street basket, patinen zirkuitua, ginkana, jolasak...

Kaxkagor elkarteak, Zizurkil eta Asteasuko Udalen eta Aiztondo Mankomunitatearen laguntzarekin antolatu ditu kirol topaketak. Martxoaren 26an, asteazkenarekin, 16:30etatik aurrera Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eskolan izango dira, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraulgo gazteei zuzenduta.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!