Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 14a, 11:15

HERNANI1 40-34 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. TRINKETA. JUBENILAK. Lehen aldiz modalitate honetan parte hartu eta lehen aldiz, finalera ailegatu dira Pagola eta Garmendia. Txapelketako azken saioa irabaztear izan ziren, baina ez zuten faboritoak menderatzea lortu. Baina maiatzean hasiko den Euskal Herriko trinketa txapelketarako txartela eskuratu dute.

UGALDE-PAGOLA 30
ARANTXA GOENAGA-LEIRE LUKAS 21
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK. Partida ondo jokatu zuten baina ez zieten aurkariei irabazterik izan. Azken emaitza horrekin, Emakumea Pilotari Irekia txapelketako laugarren postuan sailkatu dira. Garrantzitsuena Goenagak bere buruagan duen konfiantza da.

GIRIZIA 35-19 URNIETA
BORJA FERNANDEZ-IÑAKI UNZALU. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK.  Saiatu eta kontzentratu arren, Unzaluk eta Fernandezek emaitza onak lortu gabe jarraitzen dute. Entrenatzen segi eta ahal bezain ondo amaitzea da erronka.

EPLE 22-13 URNIETA
XIKER URKIJO-ASIER AZPIROZ. JUBENILAK. Dituzten aukera errealen azpitik jokatzen dute. Lehiako finalistei irabazteko gai diren arren, haiek bezain maila ona ez duten aurkarien aurrean galtzen dute. Finalerdietatik kanpo daude.

URNIETA 22-16 ZARAUTZ
AHETZE ETXEBERRIA-ARITZ LIZASO. KADETEAK. Emozio eta norgehiagoka gogorrik ez zen falta izan. Tanto
luzeak izan ziren. Etxekoek oso ondo jokatu ez bazuten ere, lehia irabazi
zuten.

URNIETA1 1-18 URNIETA4
JULEN LOITEGI-JULEN PAGOLA // KIMETZ OTEGI-SERGIO ODRIOZOLA. INFANTILAK. Loitegi eta Pagolaren nagusitasuna agerian geratu zen. Aurrelariak egindako sakeei ezin izan zieten aurre egin Otegik eta Odriozolak.

URNIETA3 18-12 URNIETA2
JOSU ARRUARTE-JON EZENARRO // AITOR PAGOLA-ANDER OIARBIDE. INFANTILAK. Norgehiagoka entretenigarria izan zen. Arruarte eta Ezenarro ez zituzten aisa menderarazi. Ausardiaz defendatu ziren, eta tantorik onenak ere haiek egin zituzten. Nahiz norgehiagoka aurkariek irabazi.

URNIETA5 18-6 AÑORGA1
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. INFANTILAK. Udaberri Txapelketako C taldeko faboritoak zergatik diren argi erakutsi dute azken jardunaldian. Añorgakoak berehala hartu zituzten mendean. Final laurdenetarako sailkatuta daude.

ASTEBURUKO PARTIDAK:
Eskuz binaka, Jubenilak
Jon Pagola-M.Garmendia Quina-Biain
Usurbil. Ost,14. 19:00
Jon Pagola-Mikel Garmendia
Gazteleku (final laurdena)
Urnieta. Lar,15. 16:15
Urnieta-Behar Zana
Urnieta. Lar,15. 15:30
Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 1-Alde Zaharra 2
Oiarpe 3-Urnieta 4
Loiola. Lar,15. 17:30
Urnieta 3-Urnieta 5
Urnieta. Lar,15. 17:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!