Gazte Lokala aisialdi gune izango da Pazko Astean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bertiz eremuan, Urrobi ibaian barrena rafting irteera antolatu du Gazte Lokalak. Egun osoko irteera izango da, kirola eginez emango dute goiza eta hango ingurunea ezagutuz arratsaldea. Gazte Lokaleko arduradunek 12-18 urte bitarteko gazteei parte hartzeko dei egiten diete. Pazko Astean, bestalde, arratsaldero ekintza ezberdinak antolatu dira Anbrosia Olabide eraikinaren azpikaldeko lokaletan.

Pazko Astea
Anbrosia Olabide, 943 300 746.

  • Martxoak 26, asteazkena. Rafting irteera eta egunpasa.  09:00. Bidarrai, Urrobi ibaia. Prezioa: 18 euro.
  • Martxoak 27, osteguna. Sukaldaritza tailerra.
  • Martxoak 28, ostirala. Jolasak.
  • Martxoak 29, larunbata. Mahai tenis eta futbolin txapelketa.
  • Martxoak 30, igandea. Merienda

Karrikako Ludoteka
  • Martxoak 15, larunbata. 10:00.
  • Txuri-Urdinera irteera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!