Kamisetak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 14a, 10:43

Zerbait ezberdina egin nahi eta teknologia arloko irakasleak enpresa bat sortzea proposatu zion Salesiarretako DBH 3-ko ikasle talde bati. Hala, ikasleek diseinatutako kamisetak landu eta saltzea izan da azken aldiko zeregin nagusietako bat. Helburua, ikasleek enpresa baten funtzionamendua hobeto ezagutzea izan da. Kamisetak diseinatuta, orain saltzeari ekingo diote. Inguruko herrietako azoketan postua jartzeko asmoa dute. Baita ikastetxean bertan ere. Kamisetaren bat eskuratu nahi duenak honako telefono zenbakira deitu dezake: 666 077 179.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!