Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 14a, 10:40

Hiri Antolamendurako Plan Nagusiari lotuta, alegazioak aurkezteko epea zabaldu da, datorren maiatzaren 2ra arte. Herritarrek dituzten edozein zalantza argitzeko honako ordutegia finkatu dute udaletxean.

Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 artean. Astelehen eta asteazkenetan gainera, 17:00-19:00 artean. Martxoaren 17an eta 26an, arratsaldez bakarrik zabalik.
Bestalde, Garapen Potentzialeko Alternatibak (ADEPO) taldeak, herritarren parte hartze foroa bultzatzeko asmoa du. Hilabete amaierara arte, urnietarren esku Hiri Antolamendurako Plan Nagusiari buruzko inkestak jarri dira herriko hainbat taberna, elkarte eta dendetan, herritarren kezkak, arazoak edota proposamenak biltzeko bete orriak eta jasotako toki berean entregatu daitezke. Ez da beharrezkoa izenik jartzea. Jasotako erantzunak erakusgai jarriko dira Lekaion apirilaren 1etik 6ra. Tarte horretan gainera, hitzaldiak edota mahai inguruak antolatzeko asmoa dute.

HERRI MUGIMENDUA
ADEPO-tik diotenez, eskenatoki posiblerik okerrenean gaude, gai horrek zeharo baldintzatuko duelako herria eta lur kudeaketari, ekipamenduei edota espazio publikoei buruzko hausnarketak prozesutik kanpo uzten ari baitira. Gogorarazten dutenez, ordea,“gauzen patua aldatzeko posibilitatea dago”. Hain zuzen, maiatzaren 2ra arte aurkezten diren alegazioek hasieraz onartutako dokumentuaren egitura asko aldatuko balute, Udalak testua hasieraz berriro onartu beharra eragin dezakete.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!