Alemaniarako bidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 14a, 10:39

Abenduan batxilergoko bigarren mailakoak izan bazuten Alemaniara joateko aukera, oraingoan lehenengo mailakoen txanda heldu da. Ostiral arratsalde honetan, aste santuko oporren hasierarekin batera abiatu dira Alemaniako iparraldean kokaturiko Aurich herrira.

Bertan, Finlandia, Ingalaterra eta Alemaniako beste hainbat ikasleekin batera egingo den Nazioarteko Gazte Topaketa batean parte hartuko dute. Europa mailako dirulaguntzarekin egiten diren topaketa hauetan, tailer praktikoetan, eta ekintza kultural zein ludikoetan esku hartzeko aukera izaten dute.

NAZIOARTEKO GAZTE TOPAKETA
Topaketa luzatuko den hamar egunetan, elkarrekin komunikatzeko aukera ematen dien hizkuntza bakarra (ingelesa) praktikatzeaz gain, aberasgarria izango zaien, kultur ezberdinen arteko nahasketa bizitzeko aukera paregabea izango dute. Datorren ekainean Europako hainbat herrialdetako gazteak Urnietan izango ditugu, Salesiar ikastetxeak antolatuta, Nazioarteko Gazte Topaketa hauetako bat hemen egingo baita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!