Horrelako gertakarien aurkako jarrera erakutsi ondoren, sozialistei elkartasuna adierazi zien.
Testuak atentatua gaitzesten du, ETA-ri desegitea exijitzearekin batera. Onartezintzat eta ankerkeriatzat jotzen dute pasa den ostiralean gertatutakoa. Atentatua salatzeko antolatutako ekitaldietan eta martxoaren 9ko hauteskunde egunean parte hartzera deitzen zuten. Horrekin batera, Carrascoren senitarteko, lagun eta sozialistei elkartasuna adierazten zaie.