Marizulo herri ikuskizuna burutzeko aktore bila

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 14a, 10:37

Udazkenean Urnietan estreinatuko den Marizulo herri ikuskizunerako adin guztietako aktore amateurrak behar dira, maila ezberdinetako paperak bete beharko lituzketen aktore eta figuranteak.

Aktoreen kastinga Iñistorraren ardurapean egingo da.
Deialdi zabala: Kastingean edozein herritarrek parte har dezake.
Noiz: Apirilaren 3an. Arratsaldeko 19:30tan hasita.
Non: Sarobe.
Aukera zabala: Kastingera agertzen diren guztiak, herri ikuskizunean parte hartzeko aukera izango dute. Beraz gogoa izatea nahikoa da taulagainera igotzeko.

Aurreko asteko Aiurrin adierazi bezala, “Marizulo, Urnietako kondairaren istorio musikala” datorren urrian Saroben taularatu nahi den herri ikuskizuna da.
Musika izango du oinarri, baina dantza ere ez da faltako, eta antzerkiak emango du istorioaren haria. Herritar orok parte har dezake antolatze lanetan edota emanaldian.

Ikuskizunaren inguruko informazio zabala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!