Egunpasa ederra Onddorekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 13a, 19:47

Martxoaren 15ean, larunbatean, egun osoan zehar ekintzak antolatu ditu Onddo gazte asanbladak. Goizeko 09:00etan mendi martxarekin ekingo diote. 14:00etan bazkaria izango da eta jolasak ondoren. Arratsaldeko 18:00etan triki-poteoarekin emango zaio jarraipena egunari eta amaitzeko, 19:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira. Nahi duen oro parte hartzera gonbidatuta dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!