Aipatu emanaldiak Eleanitz proiektuaren baitan kokatzen direla azaldu du Oihana Eraso ikastoiako kideak, "ikasleek era ludikoan ikasten dute eta edozein hizkuntzatan bezala, ingeleraz ere, azken helburua komunikatzeko gaitasuna garatzea denez, une oso aproposak dira lortutako konpetentziak ikusleei erakusteko".
Emanaldi zabala eskaini zuten ikasle gazteek, "denetarik izan zen: antzerkia, pailazoak, magoak eta, txikienen eskutik, baita abestiak eta dantzak ere. Gurasoak oso pozik agertu ziren ikuskizunarekin, nahiz eta askoren ahotik, tutik ulertu ez arren, oso gustura egon zirela entzun genuen".