Postontzia: "Umorez hartu behar politika"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 12a, 19:46

"Niri, mahaian egotea tokatu zitzaidan, eta bertan hitz egindako herritar guztien haserrea begibistakoa zen. Mahaian egoteko, gaur egun egiten den zozketaren alde, ez zegoen ama-semerik. Legeak aldatzeko, eta horrelakoak entzuten nituen, ez da harritzekoa ordaintze dutenagatik. Hurrengo eguneko 5 orduko baimena inor gutxi ausartzen dela nagusiei eskatzen, lan egoeragatik. Datozen hauteskundeetan berriz, zozketaren barruan, legearen arabera".

Nork pentsatu behar zuen derrigorrezko soldaduska egin ondoren, nire bizitzako egunik txarrenetakoa etortzear zegoela.

Amets gaiztoak lo egin ezinik. Soldaduska egin aurreko egun txar hura datorkit burura. Udaltzainak etxera, eskutitz bat,... Derrigorrezko beste egun bat. Hauteskundeetako mahaian 2. bokala. Berriz ere agerian demokrazi kaxkarra.
Eskubide guztiak urratuz. Jai egunak jai egingo dituzu, ezin hori bete eta gainera 14 orduko lan eguna, zer nolako pekatua, barka zaidatela. Non dira lan inspektoreak? Sindikatuak parte hartu dezatela.

Politikarien aberastasuna, politikarientzako, lana tarteko denean, herritarrok lanera.
Hamaika orduko epea botoa emateko, amaierarako 241-eko boto emaitzarekin. 09:00etatik 10:30tara 12 boto. 13:00etik 16:00tara 14 boto.
Ez litzateke tokiz kanpo egongo ordu murrizketa bat. Besteek egiten duten horrekin, edozerk ez du balio.

Politikariak oso bizkorrak direla entzuna nuen, nahiz eta ez sinistu. Orain ohartu naiz oso bizkorrak direla, herritarroi 14 orduz lan eginaraziz 60 euro ordaintzeko.

Politikan afiliatuak daudenek, politikatik bizi nahian, egun batez froga dezatela beraiek ere badakitela lanean 60 euron truke, eta bestela bolondresek lan egin dezatela:

–Diru beharrean dauden bolondresak.

–Langabezian daudenak.

–Laguntza soziala behar dutenak...

Baina ez, noski, 60 euro sinpletan. 14 ordutan inork ez zuen ur pixka bat ere eskaini, agerikoa da gizakiak ezer gutxi behar duela bizitzeko, konforma gaitezen denok gutxiagorekin bizitzen, elkar bizitza eta konponbideak errazagoak izan daitezen.

Gauzak askoz okerrago ezin daitezke egin. Norbaitek zerbait egin dezala, eta ez dezagun inor ezertara derrigortu, bake bakean bizi gaitezen. Haserrea oso nabarmena zen.
Dena esan beharrean nago; denbora ondo aprobetxatu nuen ikastolako gizarte, fisika eta geografia ikasiz.

Harrapazak, ilargian ezin omen daiteke bizi, gauez -150ºC eta egunez 100ºC. Har dezatela kontuan politikoek.

Mateo Ponce Iraola - Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!