Eguerdian, herritarren arteko trontza lehia izan zen eta Zizurkil goiko bertso eskolako haurrek bertsoak eskaini zituzten gainera.
Arratsaldean berriz, txapeldunen musa egin zen eta gero poteoa eta afaria. Andrezketako Dolores Eizmendiri jarri zitzaion aurtengo txapela. Beraz, berea izango da aurtengo Andramari jaiei hasiera emateko ardura. Giro ederrean egon ziren bertaratutako herritarrak. Trikitxa, gitarra eta bertsoak izan ziren afal ondoan. Azpimarratzekoa gaztetxoak eta zaharrak elkartu zirela mahai beraren inguruan.
Irudi gehiago argazkien atalean ikusgai.