Telletxea Idigoras jakintsua zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 9a, 22:01

Manuel Larramendi idazle eta euskaltzale andoaindarraren gaineko ikerketek Andoaingo herriarekin bereziki harremandu zuten. 1990ko abenduaren 21ean Andoaingo Udalak Telletxea Idigorasi Herriko Domina eman zion, Larramendiren obra ikertu, argitaratu eta sustatuz urtetan egina zuen lanagatik.

Jose Igancio Telletxea Idigoras (Eratsun, 1928) historialari handia martxoaren 8an hil zen Donostian, minbizi batek jota. Gaur lurperatu dute bere jaioterrian. Jesuita eta Salamancako Unibertsidadeko Katedraduna, Eliz-Historian eta Filosofia eta Letretan lizentziaduna, artxiboetako arakatzaile fin eta nekaezina izan zen bere bizitza oparoan.
Hainbat sari eta aitormen publiko jaso zuen, horietako azkena Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona saria 2002an.

Euskal Herriako historikoako pertsona ospetsuen inguruan egin zituen biografiek eman zioten ospea aro modernoko historiografian: Ignazio Loiolakoa, Xabier Zubiri, Unamuno, Katalina Erauso, Aita Larramendi…    

Hain  zuzen ere, Manuel Larramendi idazle eta euskaltzale andoaindarraren gaineko ikerketek Andoaingo herriarekin bereziki harremandu zuten. 1990ko abenduaren 21ean Andoaingo Udalak Telletxea Idigorasi Herriko Domina eman zion, Larramendiren obra ikertu, argitaratu eta sustatuz urtetan egina zuen lanagatik.

Orduko Orria argitalpenean biziki pozik agertu zen udalak egindako aitormenagatik: ¨Niretzat ezhusteko haundia izan da eta izugarri estimatzen dut erabaki hori, ez bait gaude idazlok halako errekonozimendutara ohituta. Jarerra ohoretsu eta eta dotorea da, Andoaingo Herria eta Udala ondratzen duena eta, nik, bihotzetik eskertzen dudana¨.

Goraipamena Larramendiren heriotzaren hirugarren mendeurrena karira Andoainen antolatu ziren jardunaldien baitan egin zen. Ikerlari ugari etorri zen herrira Larramendik etnografian, historiografian, hizkuntzalaritzan, forugintzan eta beste hainbat arlotan egin zun lanaren berri ematera. Telletxea ere mintzatu zen, eta berriro ere entzulegoa txunditzea lortu zuen berezkoak zituen maila intelektual eta ahozkotasunagatik. Larramendi garaiko pentsalari eta idazle bakar eta aurreratutzat jo zuen orduan.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!