Ezohiko osoko bilkura, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 7a, 13:51

Datorren martxoaren 12an, asteazkena, ezohiko osoko bilkura izango da Villabonako Udaleko batzar aretoan 20:00etan. Bi gai landuko dira bereziki: Informazio-batzorde iraunkorren osaketa aldatzea eta Eneko Galarragaren aurkako euroagindua eta atxiloketei buruz bere senide eta lagunek aurkeztutako mozioa onartzeko proposamena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!