Aste Santuan jolasean

1996 eta 2004 urte artean jaiotako haurrek udaleku irekietan parte hartzeko aukera izango dute, martxoaren 25etik 28ra. Martxoaren 10a baino lehen egin beharko da izena ematea.

Aurrera plazako Udal Bulegoetan egin beharko da izena ematea. Bost euro ordaindu beharko du haur bakoitzak.

Pazko asteko egunetan jolasean aritzeko aukera ederra izango dute herriko gazteek. Goizeko ordutegiz elkartuko dira haurrak begiraleekin ekintza ezberdinak egiteko.  

Martxoaren 10a izango da izena emateko azken eguna. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!