Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 5a, 18:13

ALTZATARRA 26-35 URNIETA
AROZTEGI ANAIAK. LARRUZKO PALETA. Jardunaldi bat jokatzeke gelditzen denean eta azken partida irabazita, Udaberri Txapelketako finalean dira.

ARANTXA GOENAGA-LEIRE LUKAS 20
ERRASTI-REDONDO 30

GOMAZKO PALETA. SENIORRAK. Goenagak primeran jokatu zuen. Jokatutako norgehiagokarekin gustura zen, bukaeraraino ez baitzuten amore eman. Markagailuan berdintsu joan ziren. Amaieran aurkarien pilota aukeratuta, agian hanka sartu zutela diote. Edozein kasutan, maila handiko aurkariak izan zituzten. Asteburu honetan, hirugarren edo laugarren postua eskuratzen ahaleginduko dira.

URNIETA 35-20 LAGUN ARTEA
BORJA FERNANDEZ-ANTTON JAUREGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK. Donostiarren aurrean duten maila argi erakutsi zuten urnietarrek. Ziurtasunez jokatu zuen Fernandezek. Jauregik jokaldi bikaina burutu zuen. Edozein kasutan, partida oso orekatua izan zen.

TXAPAGAIN 19-22 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. JUBENILAK. Oso modu argian irabazten zihoazen eta gehiegi lasaitu ziren, amaieran estuasunak igarotzeraino. Hain zuzen, aurrelari urnietarra gaixo izan da eta ez zuten gehiegi behartu nahi izan. Baina argi dago, ez markagailuaz ezta aurkariez ere ezin dela inoiz fidatu. Udaberri Txapelketako final laurdenetarako txartela eskuratu dute.

URNIETA 40-23 HERNANI2
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. TRINKETA. JUBENILAK. Finalerdi ezin lehiakorragoan, Pagolak eta Garmendiak duten nagusitasuna berriz ere agerian utzi zuten Irurako frontoian. Kirol modalitate horretan parte hartzen duten lehen aldia da. Meritua beraz, handiagoa. Finalean izango dira.

URNIETA 22-13 RAMUNTXO
XIKER URKIJO-XABIER KALEGAIN. JUBENILAK. Urkijok maila ona erakutsi zuen, sakez hamar puntu lortu ostean. Pena Kalegainek bere eskuin eskua behar bezala ez izatea. Norgehiagoka osoa ezker eskuarekin jokatu behar izan zuen. Eta hala ere, irabazi.

ALDE ZAHARRA2 22-19 URNIETA
ARITZ LIZASO-UNAI AROZENA. KADETEAK. Partida ondo jokatu zuten. Haien aukerak izan zituzten, nahiz eta atzelari donostiarraren maila eta pilotakadak nagusitu.

Udaberri Txapelketa hasteAR
Binakako lehian soilik parte hartuko dute Urnietako Kirol Elkarteko pilotariek. Guztira bost talde, hautagaitza zabalena, oiartzuarrekin batera. 52 taldeek izena eman dute, asteburu honetan hasiko den txapelketan. Urnietarrek lehen norgehiagokak etxean eta Loiolan jokatuko dituzte.

Pagola, GRAVN torneoAN
Urnietarrak Gipuzkoa ordezkatuko du GRAVN torneoan. Txapelketa martxoaren 16an hasiko da. Zorionak!

ASTEBURUKO PARTIDAK
Larruzko Paleta, Seniorrak

Urnieta-Oiangu (Ordizia)
Urnieta. Lar,8. 12:00
Girizia-Urnieta
Oiartzun. Ost,7. 21:00

Gomazko Paleta, Seniorrak
Arantxa Goenaga-Lukas
Ugalde-Pagola
Aginaga. Lar,8. 16:00

Trinketa, Jubenilak
Hernani 1-Urnieta (finala)
Irura. Lar,8. 15:30
Eple-Urnieta
Orereta. Lar,8. 16:30

Eskuz binaka, Kadeteak
Urnieta-Zarautz
Urnieta. Lar,8. 11:15

Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 1-Urnieta 4
Loiola. Lar,8. 18:00
Urnieta 3-Urnieta 2
Urnieta 5-Añorga 1
Urnieta. Lar,8. 17:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!