Andoaingo pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 5a, 18:12

JUBENILAK 1. MAILA:Unai Ugarte - Aitor Ulanga 22–17  Añorga.

Unai ez zen oso ondo hasi baina partidaren erdialdera jokoz aldatu eta Aitorrek partida osoan egindako lanari esker nagusitu ziren andoaindarrak. Garaipen honekin, final laurdenetarako sailkatu dira.

JUBENILAK 2. MAILA: Unai Etxeberria - Jon Beloki 18–22 Añorga.

Jon eta Unai ez ziren behar bezala egokitu Añorgako frontoira. Hala ere ligaxkako gainerako partidak irabazi dituztenez final laurdenetarako sailkatu dira.

KADETEAK: Axier Irastorza - Julen Ulanga 22–2  Oiartzun.

Garaipen estuarekin multzoko lehenak bukatu dute ligaxka eta final erdietarako sailkatu dira.

KADETEAK: Julen Ulanga 18–1 Lizarra.

Primeran dabil, garaipen honi esker Euskal Herriko finalerdietara sailkatu da.

INFANTILAK: XABI TOLOSA 18–6 ALTSASU.

Sakearekin asmatuz eta pilota baztertuz erraz nagusitu zen. Zizurren jokatzen ari den Euskal Herriko  txapelketako final erdietarako sailkatu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!