Otsaila, lehorra eta beroa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 5a, 18:08

Asteazken goizean Adarra zurituta agertu bazitzaigun ere, ez da horrelakorik gertatu pasa berri den otsailean. Nahiko hilabete berezia izan baita eguraldiaren ikuspuntutik begiratuta.

Batetik, neguaren erdi-erdian dagoen hilabetea dela kontuan izanda, tenperatura altuak eta eguzki ordu ugari izan dugu. Eta bestetik prezipitazioak oso urriak izan dira. Urnietan, metro karratu bakoitzeko, otsaileko bataz bestekoa 101 litrokoa izaten baldin bada ere, aurtengoan 33 litrokoa izan baita. Hala ere, esan beharrekoa da urteetan urrutira joan gabe, 1997ko otsailean, 19 litro besterik ez zituela egin. Nolanahi ere, ez dago ur eskasiagatik larritzeko arrazoirik,  inguruko urtegiak ia beteta daude, eta martxoko lehen egun hauetan dagoeneko egin du aurreko hilabete guztian adina euri.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!