440 kilometro eskiekin, astebetean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 5a, 17:57

Iker Egaña eta Garikoitz Asensiok Finlandiako bidea hartu zuten, martxoaren 6an. Fondoko eskiko Rajalta Rajalle Hiihto izeneko proban parte hartzekotan dira. Probak zazpi eguneko iraupena du, eta 440 kilometro ditu guztira. Errusiako mugetatik irten eta Sueziako mugetan amaitzen da. Egunean zazpi-zortzi orduko saioak dauzkate zain. Lehiatzera ez baizik eta gustukoa duten kirola eta bidean topatuko duten inguruneaz gozatzera doazela adierazi diote. Itzuleran, Aiurrik haien bizipenak bilduko ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!