2000 euroko erosketa goiz bakar batean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mar. 5a, 17:55

Aukera hori desiatzen izango zen andoaindar asko, Eguberrietan eta urte berri honetan. Edurne Elola andoaindarrak desio hori betetzeko aukera izan zuen martxoko lehen egunean, Andoaingo Rural Kutxak eskura eman zion 2.000 euroko kreditu-txartelaren bitartez.

Lehiaketak agintzen zuen bezala, irabazleak Salkinen txartela eman zioten merkatalgunean egin zuen lehen erosketa. Stop liburudendara iritsi orduko prest zuen eskatutakoa, oparitarako papera eta guzti. Dendatik irten, errepidea gurutzatu eta pausu gutxira egin zuen bigarren geldialdia. Aitzbeltz dendan mikrouhin aparailua erosi zuen. Handik aurrera, hiru orduko epean, irabazleak luxuzko ibilgailuan egin zituen erosketak, 2000 euroko kreditu txartela xahutuz errainaren laguntzarekin. Ekimenak arrakasta handia izan du andoaindarren artean, ea datorren urtean irabazlearen izen abizena lehenengo deialdian agertzen den.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!